XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ara emen jazoera ziur-ziurra.

Aita Ramirez, gueure Jesusen Lagundico misiolari entzutetsua, amaseigarren guixaldijan, Valenzian misiño bat emoten egola, etorri jacazan colegijora, gaixo bat confesateco.

Bialdu eban nagosijac beste lagun bategaz, eta confesau eban gaixua, nescatilla bat.

Confesaten eguan bitartian, icusi eban bere lagunac, escu baltz, uletsu, atzoscol andidun batec estututen eutsala eztarrija gaixuari.

Echeratu zanian, esan eutsan nagosijari zer icusi eban.

- ¿Lo, edo, egongo ziñian?.

- Ez, aita; neu be lenengotan beguitaziñoren bat etezalacuan nenguan; baña ez, sarritan icusi dot.

Deitu nagosijac aita Ramirez'eri, ta dirautso: ¿Confesau dozn gaixua?.

- Bai, ta pozic; negar andijacaz eguiñ deust bere autormena.

- Ta guero ¿juan zara osterabe icustera?.

- Ez; eztot uste izan biarco nenduanic, ezeguan aiñ charto.

- Suaz, ba, ezquer asco zor deutsaguz eche orrerita.

Juan zan, eta il zala.

Biurtu zan echera zer etezan pentsaten, eta esan eutsan aita nagosijari jazo zana.